PROIEKTUA
Larraioz Elektronikan, 10-16 urte bitarteko gazteriari teknologia eta robotikarekiko interesa sustatzea bilatzen dugu. Horretarako, proiektu berri bat martxan jarri dugu STREAM heziketaz (Zientzia, Teknologia, Robotika, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) baliatuz. Horrela benetako robotak, aktuadoreak eta LEGO Mindstorm teknologia erabiltzeko aukera izango dute.
Proiektu honek gazteak taldelanean jarduteko eta inplikatzeko gunea eskaintzen du. Beraien artean teknologia, robotika eta automatizazio arloetan erabakiak hartzeko aukera izango dute, eta gainera, une oro irakasle baten laguntzarekin baliatuz, eduki ditzaketen zalantzak argitu ahal izango dituzte.
Larraioz Elektronikan zientzia, teknologia eta ingeniaritza arloetan zaletasuna piztea bultzatu nahi dugu beti ere, berrikuntza, sormena, talde lana eta gaitasunaren baloreak kontutan hartuz. Jolasaren bitartez, konponbideak bilatu eta beraien ikasketa prozesua sustatu ahal izatea dugu helburutzat.
Proiektu hau aurrera eramateko, gune berri bat eraiki dugu Larraioz Elektronikak Zarautz-Urdaneta bidean duen eraikinean. Heziketa ekimen teknologiko hontan parte hartzeaz gain, gazteek enpresa dinamiko, berritzaile eta ekintzaile bat ikusi eta ezagutzeko aukera izango dute.
Taldea mugatua denez, ate ireki egunera etorri direnei lehentasuna emango zaie.
BERRIAK
→ La importancia de acercar la robótica y la tecnología a los jóvenes y niños
ZER DA?
Nori zuzendua dago?
Urola-Kostako 10 – 16 urteko gazteei
Zein da helburua?
Urola-Kostako gazteen artean, robotika eta teknologia sustatzea
Nork antolatzen du?
Larraioz Elektronikak
Parte hartu nahiko banu, zenbat kostatuko litzaidake?
Ikasteko gogoa eta proiektuarekiko konpromisoa soilik behar dira
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentziak STEAM Euskadi Zigilua aitortu digute Euskadin STEAM Hezkuntza sustatzeagatik



2020ko Urtarril-Martxoan egingo den tailerrerako taldea iada osatuta dago.
Etorkizunean egingo diren deialdien berri izan nahi baduzu, eman izena gure STREAM proiektuko buletinean!
BULETINEAN IZENA EMAN
Informazio gehiago nahi duzu?