Lege oharra

34/2002 legeak esandakoari jarraiki, uztailaren 11koa dena, Merkataritza Elektronikoari eta Informazioaren Sozietatearen Zerbitzuei buruz diharduena, Larraioz Elektronika, webgune honen bidez informazioaren sozietatearen zerbitzuak eskaintzen dituen aldetik, interesa eduki dezakeen pertsona eta erakunderentzat atzigarri jartzen ditu ondorengo informazio orokorreko datuak:

Baltzu izena: Larraioz Electrónica Industrial, S.L. (izendaturik, “Larraioz Elektronika”)
Baltzu egoitza: Larraioz Etxea, Eizaga Auzoa, Garate Mendi, E-20808 Getaria (Gipuzkoa), Espainia
Posta elektroniko helbidea: info@larraioz.com
Identifikazio fiskaleko kodea (IFK): B20504783
Gipuzkoako Merkataritza-Erregistroan izena emanda: Liburukia 50, Orria 13, Idazpena 119.

Webgune honetako eduki guztiak, hau da, testuak, grafikoak, irudiak, euren diseinua eta eduki horiei dagozkien jabetza intelektualaren eskubideak, marka guztiak, izen komertzialak edo beste edozein zeinu bereizgarri Larraioz Elektronikak zein legezko jabeenak dira. Horien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta daude.

Debekatuta dago edukiak erreproduzitzeko edozein ekintza burutzea, osorik edo zatika, edozein forma edo euskarritan, mekanikoa, elektronikoa, erreprografikoa edo beste edozein delarik ere. Debekatuta dago, halaber, hedapen, jakinarazpen publiko edo banaketa oro ere, Larraioz Elektronikak edo legezko jabeek idatziz baimena eman ezik.

Larraioz Elektronika ez da erabiltzaileek egiten duten edukien erabileratik eratorritako kalte edo galeren erantzulea izango, ezta indarrean dagoen legezko xedapenen arau-haustearena ere.

1. Zerbitzu emailearen eskubideak eta betebeharrak

1.a).- Zerbitzuaren hornitzailea den aldetik, Larraioz Elektronikaren betebeharrak dira HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAK eskainitako zerbitzuak ematea, erabiltzailearekin izandako komunikazioen konfidentzialtasuna bermatzea eta egon daitezkeen erreklamazioei erantzutea.

1.b).- Zerbitzuak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko lanak eginez gero, Larraioz Elektronikak HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen irisgarritasuna aldi baterako eteteko eskubidea dauka, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, eta baita ere zerbitzuak emateko edo eteteko. Dena dela, erabiltzaileei jakinarazten saiatu beharko da, egoerak ahalbidetzen badu betiere.

1.c).- Larraioz Elektronikak ez ditu eskainitako informazioa edo zerbitzuak zuzenean edo zeharka bermatzen, aplikaziozko legeen arabera eman behar diren edo sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordioan esplizituki deskribatzen diren bermeak salbu.

Larraioz Elektronikak ez du hirugarrenek emandako edukirik bermatzen, ezta emandako informazioa egiazkoa, fidagarria, zehatza eta beste erabiltzaileek edo pertsonek erabil dezaten egokia edo komenigarria denik ere.

1.d).- HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen gaineko jabetza intelektualaren eskubideak Larraioz Elektronikari dagozkio. Kopiak egiteko, banatzeko, jendaurrean jakinarazteko eta aldatzeko eskubideak aipatutako konpainiari dagozkio soilik.

2. Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak

2.a).- Erabiltzaileak, HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honetan erregistratzeko helburuarekin, erabiltzaile-izena eta pasahitza (edo password) sartu beharko ditu, eta horiek izango dira ohiko sarrera-gakoak. Erabiltzaileari dagokio erabiltzaile-izena eta pasahitza gordetzea, eta hura izango da betebehar hori haustearen ondorioz hirugarren batek eman diezaieken erabilera txarraren gaineko erantzulea.

2.b).- Erabiltzaileak HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen zerbitzuak zilegi erabili behar ditu une oro, indarreko legea betez, eta Larraioz Elektronikaren edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko ditu.

Ildo horretatik, erabiltzaileak bermatzen du HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen bitartez aurrera eramaten dituen jarduerak legeari, moralari, ordena publikoari eta ohitura onei egokituko zaizkiola, eta ez direla inolaz ere iraingarriak izango Larraioz Elektronikaren izen onerako eta irudi komertzialerako edo hirugarrenentzat.

2.c).- Erabiltzaileak ez du Larraioz Elektronikak haren eskura jarritako zerbitzuen bitartez edukiak kalte edo alda ditzakeen jarduerarik burutuko, eta ez du HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN funtzionamendu ona oztopatuko, hots, ez du arazo teknikorik eragingo, ez du birus informatikoak eraman ditzaketen edo HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALA osorik edo partzialki kalte, eragotz edo eten dezakeen elementurik transferituko eta ez du beste erabiltzaileen helbide elektronikoan esku hartuko edo aldaketarik eragingo.

2.d).- Erabiltzaileak dauka sartutako datuak egiazkoak izatearen gaineko erantzukizun osoa, eta, beraz, emandako datuak egiazkoak edo zehatzak ez badira, Larraioz Elektronikak HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALERAKO sarbidea debekatzeko eskubidea dauka.

3. Bitarteko eta/edo inguru digital honen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren gaineko bermeetatik eta erantzukizunetik salbuetsita

3.a).- Larraioz Elektronika k ez du bermatzen HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL hau eta bertako zerbitzuak eskuragarri egongo direnik, ezta funtzionamenduan jarraituko dutenik ere.

Horrenbestez, ez du inolako erantzukizunik izango HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN funtzionamenduaren eta haren zerbitzuak eskuragarri edo martxan ez egoteagatik eta erabiltzaileek HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALARI eman diezaioketen erabileragatik sortutako kalteen gainean.

Edonola ere, Larraioz Elektronikak ahalegin guztiak egingo ditu HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALA eskuragarri mantentzeko.

3.b).- Larraioz Elektronikak datu pertsonalen pribatutasun-sistemak jartzen ditu erabiltzaileen eskura, hirugarrenek baimenik gabe eskura ditzatela galarazteko. Larraioz Elektronikak segurtasun teknikoko eta antolamenduko neurri guztiak ezarri ditu erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko.

3.c).- Larraioz Elektronikak arlo horretan segurtasuna bermatzeko segurtasun-neurri egokiak ezarri baditu ere, ezin du kontrolatu, ezta bermatu ere, erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo bertan gordetako agiri elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik eta beste elementurik ez dagoela HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honen edukietan.

Larraioz Elektronikak ez dauka kalteen gaineko erantzukizunik, edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, agiri elektronikoetan, fitxategietan, etab. eragin ditzaketen aldaketengatik.

3.d).- Larraioz Elektronikak ez dauka erabiltzaileek HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALARI eta horren zerbitzuei eta edukiei emandako erabilera kontrolatzeko obligaziorik. Bereziki, sozietate honek ez du bermatzen erabiltzaileek HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALA, bertako zerbitzuak eta edukiak Zehaztapen eta Baldintza Orokorrak, eta, hala badagokio, aplikaziozko Baldintza Partikularrak betez erabiliko dituztenik, ezta modu arduratsuan eta burutsuan jardungo direnik ere.

Sozietate honek ez dauka erabiltzaileen nortasuna eta haiek beste erabiltzaileei emandako datuen egiatasuna, iraunaldia, zehaztasuna eta/edo benetakotasuna egiaztatzeko obligaziorik, eta ez ditu egiaztatzen.

4. Jabetza intelektuala

HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN edukien gaineko eskubide guztiak Larraioz Elektronikak dira, edukiak hornitzeko kontratua sinatu duten eta jabetza intelektualaren eta industrialaren nazioko eta nazioarteko arauek babesten dituzten enpresenak izan ezik.

Larraioz Elektronikaren diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo logotipoak, eta HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN frameak, bannerrak, softwarea eta iturburuak, xedea, etab. Larraioz Elektronikak dira, eta, legez, hark baino ez du horiek ustiatzeko eskubidea.

HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aurrez aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, argitaratu, eman edo saldu, ezta lortutako informaziotik eratorritako produktu berririk edo zerbitzurik sortu ere.

Horiek bistaratzea eta kargatzea erabiltzailearen erabilera pertsonalerako soilik dago baimenduta, eta ez erabilera komertzialerako, ezingo zaielarik baimen hori beste pertsonei edo erakundeei zabaldu.

Horiek bistaratzea eta kargatzea erabiltzailearen erabilera pertsonalerako soilik dago baimenduta, eta ez erabilera komertzialerako, ezingo zaielarik baimen hori beste pertsonei edo erakundeei zabaldu.

Larraioz Elektronikaren enpresa kolaboratzaileen titulartasunekoak diren HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITAL honetako grafikoen edo diseinuen kasuan, baldintza hauek aplikatuko zaizkie ere, kontrakorik hitzartu ezean.

Guztiz debekatuta dago erabiltzaileak HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALEAN aldaketak egitea, baldin eta edukiari eragin badiezaioke, hala nola loturei (edo estekei) eta antzekoei.

Larraioz Elektronikak HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN edukiak zainduko ditu, ez dezaten izaera pornografikorik, xenofoborik, diskriminatzailerik, arrazistarik eta iraingarririk izan eta ez dezaten indarkeria sustatu. Halaber, erabiltzaileari kalte egin diezaiokeen edozein egoera saihesten saiatuko da.

5. Datu pertsonalen babesa

Datu pertsonen tratamenduari buruzko informazio osoa jasota eta xehatuta dago Datuak Babesteari buruzko Politikan.

Dena dela, honako hau jakinarazi behar da:

7.a) Zerbitzu batzuetara sartzeko eta/edo horiek erabiltzeko, erabiltzaileak aldez aurretik zenbait datu pertsonal (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”) eman beharko dizkio Larraioz Elektronikari, eta hark datuak tratatu eta fitxategi automatizatuan sartuko ditu, kasu bakoitzean dagozkion helburuetarako. Dena dela, erabiltzaileak Larraioz Elektronikari emandako datuek helburu bakarra daukate funtsean, HEDABIDE ETA/EDO INGURUNE DIGITALEKO zerbitzuak ematea, hain zuzen.

7.b) Larraioz Elektronikak horren berri emango die erabiltzaileei, aldez aurretik eta behar bezala, legez eska daitekeen kasuetan eta moduan.

7.c) Erabiltzaileak hirugarren baten datu pertsonalak ematen baditu, hirugarren horri jakinaraziko dio zer datu eman dituen, zein den datu horiek gordetako fitxategiaren helburua eta eskubideak gauzatzeko aukera duela. Halaber, Larraioz Elektronika identifikatuko du, eta hirugarren horren baimena beharko du Larraioz Elektronikari haren datuen berri emateko.

7.d) Larraioz Elektronikak bere instalazioetan, sistemetan eta fitxategietan segurtasun-neurri egokiak hartu dituela bermatuko du. Halaber, Larraioz Elektronikak Datu Pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen du. Hala eta guztiz ere, Larraioz Elektronikak agintari publiko eskudunei Datu Pertsonalak ezagutaraziko dizkie, baita haren eskuetan dagoen edo sistemen bitartez eskura dezakeen beste edozein informazio ere, haiek kasu bakoitzean aplika daitezkeen lege-xedapenen eta arauzko xedapenen arabera hala errekerituz gero.

7.c) Erabiltzaileek aitortuta dituzte, eta horrela gauza ditzakete, eskubide hauek: datuak atzitzea, ezeztatzea, zuzentzea, mugatzea, datuen tratamenduari kontra egitea, baimena atzera botatzea edo datuen eramangarritasuna eskatzea; horretarako, Larraioz Elektronikarekin harremanetan jarri beharko du, Datuak Babesteari buruzko Politikan deskribatutako eskubideak gauzatzeko prozedura betez.

Larraioz Elektronikak hasiera-hasieratik merkataritza-salerosketa guztietan segurtasuna bermatzeko konpromiso irmoa hartu du.

Horregatik, sozietate honek erabiltzen duen Merkataritza Elektronikoko sistema Zerbitzu Seguru batean dago ostatatuta, ziurtagiri bermatuarekin, eta, hala, informazio konfidentzial osoa modu seguruan bidaltzen da, SSL datuak kodetzeko sistema aurreratuaren bidez. (Secure Socket Layer).

Erabiltzaileak zona seguruan dagoela jakin dezake URL helbidea http:// izatetik https:// izatera pasatzen denean, eta, horrez gain, nabigatzailearen beheko partean itxitako giltzarrapo bat ikusiko du. Modu horretara, une horretatik aurrera bidaltzen diren datu guztiak kodetuta egongo dira, salerosketen segurtasun osoa bermatuz.

6. Cookieak

HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAK cookiei emandako erabilerari buruzko informazio osoa jasota eta zehaztuta dago Cookien Politikan.

7. Klausulen baliogabetasuna eta eraginkortasunik eza

Larraioz Elektronikaren HEDABIDE ETA/EDO INGURU DIGITALAREN erabilerarako eta nabigaziorako Zehaztapen eta Baldintza hauetako klausularen bat guztiz edo partzialki baliogabea edo eraginkortasunik gabekoa dela aitortuko balitz, xedapen edo xedapenaren parte baliogabe edo eraginkortasunik gabeko horri bakarrik eragingo lioke, gainontzeko baldintza orokorrak mantenduko lirateke eta xedapen hori edo xedapenaren parte hori jarri ez dela ulertuko da, baldin eta xedapen edo xedapenaren parte horrek, baldintza orokor hauetarako funtsezkoa izateagatik, baldintza orokor hauei osorik eragiten ez badie.

8. Aplikaziozko legea eta jurisdikzioa

Erabilerarako eta nabigaziorako Zehaztapen eta Baldintza hauek eta erabiltzailearen eta Larraioz Elektronikaren arteko harremanak legedia espainiarraren arabera arautuko dira.

Baldintza hauetatik edo bertako edukietatik eta erabiltzailearen eta Larraioz Elektronikaren arteko harremanetatik eratorritako edozein auzitarako, alderdiek men egiten diete legez dagozkien Auzitegiei eta Epaitegiei.