Gaur egun ingeniaritza arloetan profesional kopuru falta handia ikusten dugu. Horregatik, Larraioz Elektronikan beharrezkoa iruditzen zaigu hutsune honi bultzada bat ematea, enpresa aitzindari, berritzaile eta lehiakorra izaten jarrai dezan.

Gaur egungo gazte eta haurrak dira, etorkizunean behar izango ditugun ingeniari, aditu, arkitekto, programatzaile eta diseinatzaileak.

Gure helburua, gazte hauen artean teknologia eta ingeniaritzarekiko grina sustatzea da.

GURE FILOSOFIA

Enpresaren filosofia langileen ikuspuntuarekin bat dator: portaera arduratsu eta etikoa, helburu berak adosteko ahalmena, ezagutzaren birziklapen iraunkorra, etab. Honen ondorioz, erakundearekiko partaidetza zentzua eta enpresa-giza baliabideen arteko lotura indartzen da. Enpresa moldagarri, dinamiko eta ekintzaileekin bat gaude, proiektu berri eta grinatsuak sustatzen dituztenak, eta jarduera teknologikoaren bidez ingurua eta gizartearekiko aurrerapen ekonomiko eta sozialak gauzatzen dituztenak.